La Isla Galeria/ Madrid / 2017ko Martxoa
Banakako erakusketa
Lloronas:
Euskarri zurrunean muntatutako 10 collageko seriea.
50x70 cm

Lloronas
“Kondaira mexikarrak dioenez, kolonizazioaren garaian emakume batek, bere maitale espainiarrak abandonatua izan eta gero etsipenak jota, bere seme-alabak ito zituela ibaian. Bere tragediaz ohartu zenean, ur haietan barneratuz bere buruaz beste egin zuen. Orduz geroztik, gauero ama haren negar eta aieneak entzuten dira urrunean, haren samin eta kexuak isuriz, emakume eta indigena gisa merezi duen duintasuna aldarrikatuz.

2015eko udan Mexiko DFn izan nintzen, Ismael Rosales nire lagun argazkilaria bisitatzen.Bidaia hartan, proiektu kolaboraziko hau jaio zen, eta nikLlorona” seriea landu nuen Ismaelen 10 emakume mexikarren erretratu gainean. Collage hauen bitartez, bertan bizi izan nituen sentipen kontrajarriak irudikatzen saiatu naiz. Collage sail osoa, erabat eskuz landuta izan da, baliabide digitalik gabe, garai desberdinetako material grafiko desberdinak erabiliz.