Lecrác – Kultur Zentroa / Palencia / 2017ko Urria
“Mujeres encarceladas” Blanco, Negro y Magenta-k antolatutako erakusketa kolektiboa

Erakusketa honetan, Sofía Bassi piezarekin hartzen dut parte. Eskuz egindako collagea, 100x40 cm

1968 urtean, Sofía Bassi artista mexikarra poliziara entregatu zen, bere suhiaren hiltzaile bezala. 5 urteko espetxe zigorra bete zuen delitu honengatik. Bertsio ofizialaren arabera, ordea, bere auto-inkulpazioa, bere alabaren parteko hilketa estaltzeko estalkia izan zen.

Pieza hau, Michelangeloren Pietatearen sinboloen inbertsio bat da. Collage honetan, ama, protagonista eta pieza zentralean bihurtzen da, bere askatasuna, alabaren babesaren truke eskainiz.