Collage lana, jarduera artistiko eta adierazpen pertsonal moduan lantzen dut, diseinatzaile grafiko eta zuzendari kreatibo lanarekin batera.

Eskuz egiten dut lan: guraizeak, kola eta material desberdinen esplorazioa interesatzen zaizkit. Formatu txiki eta handiak lantzen ditut, baina beti eskuz egindako collage teknika klasikoa erabiliz (ready made), erretoke digitalik gabe. jeneralki, nire pezak euskarri zurrun batean muntatzen ditut, figura bolumetrikoak, paper, kartoi edo egurrezko eskultura txiki moduan.

Nire lanaren ardatz nagusia emakumearen inguruan kokatzen da. Baina generoaren aniztasuna eta gizarte-gai desberdinak ere lantzen ditut, beti hizkuntza surrealistarekin, ikuslearen begiradari askatasun osea emanez.

Erakusketen parera, nire collageak liburuen estalkietan, diskotan, karteletan eta ehungintza aplikazio edo dekorazio proiektuetan ere aplikatu izan dira. Liburu sorta bat ere ilustratu ditut collage teknika erabiliz.

Mugimendu artistiko bezala, Dadaismoa, Ready-made, pop art, street art edo sozialki finkatuta dagoen diskurtso normatiboarekin bukatu nahi fuen edozein mugimendu interesatzen zait.

Donostiarra naiz (Lasartearra konketuki). 21 urteekin Bartzelonako Escola Massanara ikastera joateko nire lehen bizileku aldaketa egin nuen, eta urte askoan zehar bizi izan naiz hiri horretan. Bizimodu estilo bat aukeratzeko aukera banuke, nomada izango litzateke; horregatik, azken urteetan, tenporalki Formentera, Madrid eta Berlinen bizi eta lan egiten dut. Gaur egun, Madrid eta Bartzelona artean bizi eta lan egiten dut.

Blanco Negro y Magenta eta MAV, emakume artista elkarteen kide naiz.

Argazkiak: Raul Bartolomé

Erakusketak:
One Shot Tabakalera – Donostia – Banakako erakusketa – Laster
Galería La Isla – Madrid – Banakako erakusketa2017ko martxoa
Arteuparte Gallery – Donostia – Banakako erakusketa2017ko martxoa
El Imparcial – Madrid – Banakako erakusketa2017ko otsaila
Arteuparte Gallery – Donostia – Banakako erakusketa2016ko ekaina
Antidote Art Gallery – Bayonne – Erakusketa iraunkorra. Collage originalak eta erreprodukzioak salgai
Arteuparte Gallery – Donostia – Erakusketa iraunkorra. Collage originalak eta erreprodukzioak salgai
Lecrác – Palencia – Erakusketa kolektiboa – 2017ko urria
CEART Fuenlabrada – Erakusketa kolektiboa – 2017ko iraila
Galería Espai Cavallers – Lérida – Erakusketa kolektiboa – 2017ko uztaila
Galería Tigumigu – Terassa – Erakusketa kolektiboa – 2017ko maiatza
Casa de la Mujer – Zaragoza- Erakusketa kolektiboa – 2017ko apirilla
Espai [B] Galeria – Barcelona – Erakusketa kolektiboa – 2015ko uztaila
Artevistas Gallery – Barcelona – Erakusketa iraunkorra. Collage originalak eta erreprodukzioak salgai – 2015
Mutuo centro de arte – Barcelona – Erakusketa iraunkorra. Erreprodukzioak salgai – 2015
Linus Art Galleries – Los Angeles – “Juried Exhibition Winner” eta “The Opposite Sex” erakustetarako obra selekzionatua – 2015
Espai [B] Galeria – Barcelona – Erakusketa kolektiboa – 2014ko abendua
Pop-Up Art Gallery – Berlín – Erakusketa kolektiboa – 2014ko iraila
Fieber Festival – Berlín – Berlineko fieber Festibalean parte hartzea – Erakusketa kolektiboa – 2013
La Fiera – Madrid – Formatu handiko piezen erakusketa eta salmenta – 2011-12
Consentido – Madrid – Mural erakusketa – 2011-12

Artelan eta collage aldizkari espezializatuetan argitalpenak :
BLNC Magazine
The Lighting Mind
Empty Mirror
Gestalten Crativa Pool
Oneric Magazine
Clavoardiendo
Kolaj Magazine
Revista Visual
Cults of life nº 4 Magazine
Collage Artist Trading Cards, Pack Six
Sample Magazine #3
www.toombes.com
Inspirational Issue #12
Arteuparte #28
Hi-Fructose The New Contemporary Art Magazine
Gozar Magazine
JungKatz
Le blog du Kisch